Zaratarik, kutsadurarik eta presarik gabeko sortzeko espazioa, gure nortasuna epaitu gabe ateratzeko eta benetan garen bezala adierazteko leku artistiko eta emankorra. Gure ahalmen artistiko eta humanoaren oinarria ustiatu eta nabarmendu egin nahi dugun aldea da.
Ikuskizunaren sorkuntz prozesuan atrezzo eta eszenografia guztiak moldatu edota sortu behar dituzun momenturako bereziki sortutako espazioa. Konpainien eskura tailerra eta tresneria jartzen dugu, momentuan sortzen diren idei zoroak gauzatzeko aukera eta gure ikuskizunak eskatzen dituen dekoratu, asmakizun edo beharrak egia bihur daitezkeen leku paregabea.
Lokalak ikuskizunentzako LED argiztapen eta soinu ekipoa dauka, biak dagozkien mahaiekin. Bestaldetik, bideoak grabatzeko, erreproduzitzeko eta streaming egiteko sistema ere badauka, eduki digitalak, proiektuaren bideo informatiboak, teaserrak edo bideoaren bitartez lantzeko ekipamendua ere erabiltzaileen eskura jartzen dugu.






Tailerra:
- Ikuskizunaren eszenografia eta utileria sortzeko edo modifikatzeko tailer txiki bat daukagu.
- Sormen prozesuan gauzak forma hartzen ari diren momentuetarako bereziki sortua, eta hurrengo ikuskizunaren eszenografia frogatzeko, aldatzeko eta sortzeko espazioa.
- Eszenografiaren zati bat ukitu edota konpondu behar duten konpainientzat ere eskuragarri dago.



